2023ko Frantziako Tourra Euskadin izango du hasiera. Hain zuzen ere, lehenengo hiru etapek presentzia izango dute euskal lurraldean: lehenengo etapa Bilbo-Bilbo izango da, bigarrena Gasteiztik Donostiara bitartekoa, eta hirugarrena Zornotzatik Baionara bitartekoa.
Hego Uribe eskualdetik ere igaroko da Tourra. Lehenengo etapa bertatik igaroko da: Vivero errepidetik, alegia. Uztailaren 1ean, larunbatez, izango da hori. Etapa Bilbon hasiko da, eta Laukiz, Sopela, Gaztelugatxe, Gernika, Ibarrangelu, Zabaleta, Gernika, Morga, Vivero, eta Pike zeharkatuko ditu, gero Bilbon bukatzeko. Gure eskualdera Larrabetzutik sartuko dira txirrindulariak, eta Gumuziotik Viverora igoera hasiko dute, gero errepidean behera Lezamara joateko, handik Deriora, Bilbon bukatzeko.
Tourra 2023 Euskadin
Frantziako Tourraren 110. edizioa izango da 2023koa, eta 31 urte eta gero Euskaditik irtengo da. Lehenengo hiru etapak egingo dituzte txirrindulariek Euskadin:
2023/07/01
1. etapa: Bilbo-Bilbo (185 kilometro)
Bilbo, Côte de Laukiz, Sopela, Côte de San Juan de Gaztelugatxe, Bermeo, Gernika, Ibarrangelu, Zabaleta, Gernika, Côte de Morga, Côte de Vivero, Sondika, Côte de Pike, Bilbo
Etape 1 🚩 @bilbao_udala – @bilbao_udala 🏁 185 km
🚴♂️ This Biscay loop will contrast the savage hills with the shores of the Cantabrian sea 🌊
🚴♂️ Cette boucle entièrement tracée en Biscaye sillonnera
les sauvages collines qui bordent la mer Cantabrique 🌊#TDF2023 pic.twitter.com/TRuSDQm3we— Tour de France™ (@LeTour) January 26, 2022
2023/07/02
2. etapa: Gasteiz-Donostia (210 kilometro)
Gasteiz, Legutio, Côte d’Udana, Côte d’Aztiria, Zaldibia, Côte d’Alkiza, Hernani, Côte de Gurutze, Jaizkibel, Donostia
2023/07/03
3. etapa: Zornotza-Baiona
Zornotza, Côte de Trabakua, Côte de Milloi, Deba, Côte d’Itziria, Zarautz, Côte de Orioko Benta, Donosti, Irun, Baiona
