Ukraniako Txernobyl inguruko haurrak uztailaren 1ean iritsi ziren Euskal Herrira. Guztira 189 haur etorri dira Chernobil Elkartearekin uda bertan igarotzera eta Hego Uribe eskualdean horietako zazpi izango dira: lau Galdakaon eta bana Basaurin, Etxebarrin eta Zeberion. 9 eta 13 urte artekoak dira guztiak eta abuztuaren 28ra arte izango dira gurean.
Munduko Osasun Erakundeak gomendatzen du Txernobyleko inguru kutsatuetatik kanpo gutxienez 40 egun pasa behar dituztela haurrek, eta gurean 60 inguru pasako dituzte udara honetan.
