→Hego Uribe

Ugaoko batzokia eta Galdakaoko EAJko egoitza zaborrez beteta agertu dira, alderdiaren kontrako mezuekin batera

Ugaoko batzokiaren aurrealdea zaborrez eta pegatinez beteta / Ekaitz Mentxaka

Ugaoko batzokiaren sarrera eta Galdakaoko EAJ-PNVren egoitzaren aurrealdea zabor poltsez beteta agertu dira azken orduetan. Horrekin batera, Ugaoren kasuan, eraikinaren kristaletan itsatsitako hamaika pegatina ikusi ahal izan dira. Galdakaon, ostera, pankarta handi bat.

Ugaoko Alkateak, Ekaitz Mentxakak, eta Galdakaoko EAJk, gertatutakoa gaitzetsi dute sare sozialen bidez, euren herrien alde lanean jarraituko dutela esanez. Horrez gain, biek bat egin dute horrelako ekintzek ez dituztela eurak “isilaraziko” adierazi dutenean.

Pankarta eta pegatinetan, “zuen sistema ustelak langileak akatzen ditu, zaborra zarete!”, “hildako 11 langile eta desagertutako 2 urtarrilean. EAJ-Kapitalismoa, hiltzaileak!” eta “PNV PSOE erantzun ustelak lurpean” mezuak irakurri ahal izan dira. Ekintza horien bitartez, urte berri honetan lan egiten bizitza galdu duten langileen heriotzak salatu nahi izan dituzte ekintza honen egileek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak