→Hego Uribe

Asteburuko egitaraua aurkeztu du Hego Uribeko Gazte Martxak

Autodefentsa tailerra, ipuin-kontalaria, hitzaldiak eta herri bazkaria egingo dituzte urriaren 26tik 28ra bitartean.

Eskualdeko Gazte Asanbladek eta Gaztetxeek antolatu dute martxa / Urriko Martxa

Autodefentsa tailerra, ipuin-kontalaria, hitzaldiak eta herri bazkaria egingo dituzte urriaren 26tik 28ra bitartean.

Urriko azken asteburuan Hego Uribe zehakartuko duen martxa antolatu dute eskualdeko zenbait gazte mugimenduk, “Lokatzetan aztarna utzi nahian” lelopean. Urriaren 26an ekingo diote martxari: arratsaldeko seietan jarri dute hitzordua Ugaoko tren geltokian eta handik antolakuntzako kideak arturatuko dira partaideak Zeberiora arte eramateaz. Zeberion egingo dute hain zuzen harrera ekitaldia eta ondoren ongietorri afaria antolatu dute. Lotara joan baino lehen gaubela izango dute ipuin-kontalariarekin.

Goizetik abiatuko dira larunbatean Arrankudiagarantz: 9etan martxan izango dira eta bidean Untzuetako Gazteluaren kondaira entzuteko aukera izango dute gazteek. Herri bazkaria egingo dute Arrankudiagan eta ondoren hiru tailer ezberdin antolatu dituzte: soinu ekipoen ingurukoa, autodefentsarena eta bihurrikeri tailerra. Larunbateko gaubela mikro irekiarekin igaroko dute. Igandean Arrigorriagara bidean jarriko dira, Ugaotik pasatuz. Bidean Burdin Hesiaren eta Gerra Zibilaren inguruko hitzaldia izango da. Martxari bukaera emateko agur ekitaldia egingo dute Arrigorriagan.

Martxaren helburuen artean daude eskualdeko gazteen arteko harremanak sendotzea, konplizitatea garatzea, borroka komunitatea indartzea eta herrien arteko saretzea bultzatzea. Martxan parte hartu nahi dutenek tiketa eros dezakete Arrigorriagako Aldapan, Basauriko Ilargin, Galdakaoko eta Ugaoko Herrikoetan, Arrankudiagako Gaztetxean eta Zeberioko Herriko dendan. Astebururako bonoak 25 euro balio ditu eta eguneko tiketak 10 euro.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak