→Hego Uribe

ZOZKETA | ‘Plateretik baratzera’, ekoizpen eta kontsumo erak aldatzeko, GEURIA eta Errigoraren eskutik

Hiru saski zozketatuko ditugu: beltza, berdea eta zuria. Zozketan parte hartzeko epea zabalik dago azaroaren 13ra arte. Hauek baldintzak:

Zozketaren irabazleak / Geuria / Errigora

ZOZKETA EGINDA | Ekoizteko erak alda daitezke, eta kontsumitzeko moduak ere bai. ‘Plateretik baratzera’ ekimenaren bidez, ekoizpen eta kontsumo berrien ereduak posible direla aldarrikatzen du Errigorak. Komunikabideetan ere badago ekoizteko eta kontsumitzeko beste modu bat. Horregatik, Geuria komunikabideak bat egiten du kanpainarekin, Hego Uribe eskualdean zabalduz nekazaritza-ekoizpena, auzolana eta euskara bultzatzea helburu dituen ekimen hau. Horretarako, Nafarroa hegoalde eta erdialdeko baratzetatik jasotako produktuen bi saski zozketatzen ditu.

Irabazleak:
-Kutxa berdea: Nerea Lekue
-Kutxa beltza: Alazne Alkorta

Zozketan parte hartzeko bi pauso eman behar dira: Facebook bidez, 1) GEURIA Facebook orrialdeko jarraitzaile izan eta 2) Eduki hau duen argitalpena publikoki partekatu. Twitter bidez eginez gero, 1) GEURIAren jarraitzaile izan Twitterren eta 2) Eduki honi RT egin publikoki partekatuz. Zozketan parte hartzeko epea zabalik dago martxoaren 11ra arte (12:00ak arte). Martxoaren 12an egingo dugu zozketa eta, egunean bertan, irabazleekin sare sozialaren bidezko mezu pribatu bidez jarriko gara harremanetan.

Errigorak produktuak salgai ditu errigora.eus atari digitalaren bidez. Martxoaren 4tik 24ra bitartean eskaera egin eta banaketa apirilaren bigarren hamabostaldian izango da eta, salbuespenak salbuespen, produktu guztiak aldi berean jasoko dituzte erosleek. Eskaera egiterakoan aukeratu behar duzu produktuak jasotzeko puntua eta bertan zehaztutako egun eta ordutegian pasa beharko duzu jasotzera. Hego Uribe eskualdean, honakoak dira produktuak jasotzeko puntuak:

BANAKETA GUNEAK
Arrigorriagako AEK (Arrigorriaga)
Dida taldea (Arrigorriaga)
* Bolintxu AEK (Basauri)
Barandiaran AEK (Galdakao)
Eguzkibegi Ikastola (Galdakao)
* Galdakao arraindegia (Galdakao)
Guzur Aretxa Herrikoa (Galdakao)
* Oioloka (Usansolo)
Peña Egunkari Denda(Galdakao)

*Ikur hau duten guneetan webgunearen bitartez egin dezakezu eskaera

 

‘Euskarari puzka 2020’ zozketan 102 lagunek hartu zuten parte. Honakoak, hiru irabazleak // Geuria

Saski bakoitzaren xehetasunak:

BELTZA – BETIKOA
Orburuak
Pikillo marmelada
Pikillo piperrak
Zainzuri zuriak
Teilak
Tomate frijitua
Mertxika almibarretan
Oliba-olio birjina estra
Kardua
Mahats-zukua
Botila ardoa
Piper-mamia
+
Korrikaren katilua

BERDEA – EKOLOGIKOA
Txitxirioak
Ardo-ozpina
Oliba-olio birjina estra
Barazki-menestra
Pasta
Orburuak
Pikillo piperrak
Arroza
Zainzuri zuriak
Botila ardoa
Udare-zukua
+
Seaskako egutegia

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak