→Hego Uribe

ZOZKETA | Eman #EUSKARARIpuzka, Errigora eta GEURIAren eskutik

ZOZKETA EGINDA | Errigoraren ekimenaren ibilbidea herrigintza ariketa bat da: herriak herriari eginiko ekarpen xume bezain inspiratzailea. 2013tik 1.400.00 euro baino gehiago bideratu ditu Errigorak Nafarroa hegoaldean eta erdialdean euskaldunak sortzeko herritik jaiotako egitasmoak sustengatzera. Eta, aldi berean, diru-ekarpen hori sortzeko bidea elikadura-burujabetzara pausuak emateko baliatu ditu.

Agerraldiaren sorrera norabide berean emandako pausu berria da. ‘Herriak egiten du herria’ lelopean dago 2021eko Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina. Urriaren 23tik azaroaren 11ra luzatuko den auzolan-ariketa honetan Nafarroa hegoalde eta erdialdeko produktuz osatutako 3 saski eskainiko dira eta horien balioaren %25 zonaldeko euskalgintzari bideratuko zaio.

Irabazleak:
@ametseetan
– @edorpetsan
– @leiredelgado_ 

Zozketaren irabazleak euren sariekin / Geuria

Zozketa Instagram sare sozialaren bidez egingo da eta honakoak dira zozketan parte hartzeko pausoak:

1️⃣ GEURIA Instagram orrialdeko jarraitzaile izan
2️⃣ Zein lagunekin egingo zenuke otordu eder bat? Argitalpenean zure lagun bat etiketatu
3️⃣ Berdea, beltza edo zuria: zein nahi duzu? Elkarbanatu zure story-etan nahiago duzun saskiaren argazkia eta @geuria.eus aipatu. Horrrela jakingo dugu zein saski duzun gustokoen.

Zozketan parte hartzeko epea zabalik dago azaroaren 1era arte (12:00). Datozen egunetan egingo dugu zozketa eta irabazleekin sare sozialaren bidezko mezu pribatu bidez jarriko gara harremanetan.

Errigorak produktuak salgai ditu errigora.eus atari digitalaren bidez. Eskaera egin eta banaketa hurrengo asteetan izango da eta, salbuespenak salbuespen, produktu guztiak aldi berean jasoko dituzte erosleek. Eskaera egiterakoan aukeratu behar duzu produktuak jasotzeko puntua eta bertan zehaztutako egun eta ordutegian pasa beharko duzu jasotzera. Hego Uribe eskualdeko hainbat puntutan ere eros daitezke kutxak. 

Saski bakoitzaren xehetasunak:

BELTZA (55€): Orburuak · Zainzuri zuriak · Pikillo piperrak · Oliba-olio birjina estra · Botila ardoa · Melokotoia almibarrean · Melokotoi marmelada · Tomate frijitua · Potxak · Teilak · Kardua · Mahats-zukua · Piper-mamia + 2022ko egutegia

BERDEA (65€): Orburuak · Zainzuri zuriak · Pikillo piperrak · Oliba-olio birjina estra · Botila ardoa · Ardo-ozpina · Dilista lehorrak Barazki-menestra · Arroza · Pasta · Sagar-zukua · Teilak +  2022ko egutegia

ZURIA (75€): Orburuak · Zainzuri zuriak · Pikillo piperrak · Oliba-olio birjina estra · Botila kriantza · Ardo zuri apartsua · Patxarana · Pikillo marmelada · Txokolatezko zigarretak · Patxaran-pastak · Polboroiak + 2022ko egutegia

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak