→Hego Uribe

ZOZKETA | Oinak lurrean, Errigora eta GEURIAren eskutik

Errigoraren ekimenaren ibilbidea herrigintza ariketa bat da: herriak herriari eginiko ekarpen xume bezain inspiratzailea. 2013tik 1.400.00 euro baino gehiago bideratu ditu Errigorak Nafarroa hegoaldean eta erdialdean euskaldunak sortzeko herritik jaiotako egitasmoak sustengatzera. Eta, aldi berean, diru-ekarpen hori sortzeko bidea elikadura-burujabetzara pausuak emateko baliatu ditu.

‘Oinak lurrean’ lelopean dago 2022ko Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina. Martxoaren 10etik 30era luzatuko den auzolan-ariketa honetan Nafarroa hegoalde eta erdialdeko produktuz osatutako 2 saski eskainiko dira eta horien balioaren %25 zonaldeko euskalgintzari bideratuko zaio.

Zozketa Instagram sare sozialaren bidez egingo da eta honakoak dira zozketan parte hartzeko pausoak:

1️⃣ GEURIA Instagram orrialdeko jarraitzaile izan
2️⃣ Zein lagunekin egingo zenuke otordu eder bat? Argitalpenean zure lagun bat etiketatu
3️⃣ Berdea edo berdea (ekologikoa): zein nahi duzu? Elkarbanatu zure story-etan nahiago duzun saskiaren argazkia eta @geuria.eus aipatu. Horrrela jakingo dugu zein saski duzun gustokoen.

Zozketan parte hartzeko epea zabalik dago martxoaren 16ra arte (12:00). Datozen egunetan egingo dugu zozketa eta irabazleak postean bertan etiketatu ditugu. 48 orduren buruan irabazleren bat ez bada GEURIArekin harremanetan jarri, txandapasa egingo dugu eta zerrendako hurrengoari paso emango diogu.

Irabazleetako bat bazara, bola jarri GEURIArekin harremanetan? Instagram bidez mezu bat bidalita, info@geuria.eus helbide elektronikora idatzita edo 94 440 66 92 telefono zenbakira deituta.

Errigorak produktuak salgai ditu errigora.eus atari digitalaren bidez. Eskaera egin eta banaketa hurrengo asteetan izango da eta, salbuespenak salbuespen, produktu guztiak aldi berean jasoko dituzte erosleek. Eskaera egiterakoan aukeratu behar duzu produktuak jasotzeko puntua eta bertan zehaztutako egun eta ordutegian pasa beharko duzu jasotzera. Hego Uribe eskualdeko hainbat puntutan ere eros daitezke kutxak. (+) ikurra duten guneetan, internet bidez erosi eta bertan jaso daiteke erosketa.

ARRIGORRIAGA
Arrigorriagako AEK
+Dida taldea

BASAURI
Bolintxu AEK

GALDAKAO
Barandiaran AEK
+Eguzkibegi Ikastola
Peña Egunkari Denda

USANSOLO
+Oioloka (Usansolo)

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak