→Hego Uribe

ZOZKETA | Zuberoako produktuen bi saski zozketatuko ditugu GEURIAn

Zuberoako ikastolak laguntzeko eta bertako ekoizpenak ezagutarazteko eta dastatzeko GEURIAn Ahüzki saski bi jarriko ditugu zozketan.

Zozketaren irabazleak / Geuria

ZOZKETA EGINDA | Zuberoako Sohütako Eperra eta Alozeko Basabürüko ikastolak laguntzeko eta bertako ekoizpenak ezagutaratzeko eta dastatzeko saskiak salduko dituzte beste urte batez Euskal Herri mailan. Hego Uribe eskualdean ere bat egin dute ekimenarekin. Saski salmenta kanpaina azaroaren 1ean abiatuko dute eta hilaren 26ra arte egongo da martxan.

Aurten ere hiru saski mota salduko dituzte: Ahüzki, Irati eta Orhi. Ekimen honek bi helburu nagusi ditu: alde batetik, Zuberoako bi ikastola horien finantziazioan laguntzea, eta bestetik, tokiko ekoizleak ezagutaraztea, Zuberoako etxalde eta enpresetako ekoizpenak dituzten otarreak edo saskiak eskainiz. “Seme-alabek euskaraz ikasteagatik, gurasook finantziazioaren % 30 jartzen dugu eta administrazioek, % 20. Gainerako % 50, hau bezalako gizarte ekimenen bidez eskuratzen dugu”, diote.

Irabazleak:
– @uxue_oleagordia
– @gentz.mak

“Ipar Euskal Herrian euskarak ez du babes ofizialik. Euskara hizkuntza gutxiagotua gelditzen da gure lurraldean. Euskararen etxeko transmisioa Zuberoan eteten ari den heinean, ikastolek dute euskararen transmisioa bermatzen. Ber ildotik eta azken hilabeteotako informazioari begirada bat emanez, Ikastolen alde ari diren militante orok badaki deus onik ez dela itxaron behar frantses estatuaren aldetik. Murgiltze eredua zalantzan jarri zuten iragan udaberrian erranez Frantziako konstituzioaren kontrakoa zela. Esandakoa ekintzazen balu, euskararen geroa lander haundian ezar lezake. Beraz hobe, gaurdanik gure esku dagozten dinamikak martxan jartzea, bihar eta etorkizunean autonomia haundiago batekin bizitzeko gisan. Hortan datza ere saski salmentaren funtsetako bat”, diote.

GEURIAn zozketa jarriko dugu martxan. Hain zuzen ere, Ahüzki saski bi jarriko ditugu zozketan. Zozketa Instagram sare sozialaren bidez egingo da eta honakoak dira zozketan parte hartzeko pausoak:

1️⃣ GEURIA Instagram orrialdeko jarraitzaile izan
2️⃣ Zer da zozketa honetan gehien gustatzen zaizuna? Argitalpen honetan kontaiguzu!

Zozketan parte hartzeko epea zabalik dago azaroaren 13tik 22ko 12:00etara. Datozen egunetan egingo dugu zozketa eta irabazleekin sare sozialaren bidezko mezu pribatu bidez jarriko gara harremanetan.

Zozketaz gain, saskiak www.ikaskoli.eus webgunean eros daitezke. Hego Uribe eskualdean sei banaketa puntu ezarri dituzte: Arrigorriagako Abarrak Euskara Elkartea (abarrak@gmail.com), Arrigorriagako eskola (info@guremagalean.eus) eta Arrigorriagako Institutua (mimaneru@gmail.com); Basauriko Arizko Ikastola (posta@arizkoikastola.net) eta Zutarri taberna (azibar@zutarri.eus); eta Galdakaoko Eguzkibegi Ikastola (idazkaritza@eguzkibegi.net). Hego Uribeko puntu horietan ere eskaera egin daiteke. Aurreikuspenen arabera, abenduaren 10etik aurrera banatuko dituzte saskiak. “Egungo egoeragatik ezinezkoa bazaigu saskiak banatzea, dirua itzultzeko teknikoki prest gaude”, diote Zuberoako ordezkariek.

Zuberoako ikastolen aldeko kanpaina / ikaskoli.eus

Saski bakoitzaren xehetasunak:

AHÜZKI (40€): Xerriki patea (190 gramo) · Ahate gibel berrosatua (125 gramo) · Eztia (500 gramo) · Bixkotx poltsa artisanala (150 gramo) · Ardi gazta (550 gramo).

IRATI (55€): Xerriki patea (190 gramo) · Ahate gibel berrosatua (125 gramo) · Axoa -xahalki xehatua saltsan- (640 gramo) · Eztia (500 gramo) · Bixkotx poltsa artisanala (150 gramo) · Ardi gazta (550 gramo)

ORHI (70€): Ahate gibela (200 gramo) · Bixkotx gatzatuak (80 gramo) · Lukainka idorra · Azafrai erreximenta -edo hori falta balitz, eztia- (250 mililitro) · Ardi gazta (kilo bat)

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak