→Ugao

Errespetatzen al du eskolak familia-aniztasuna?

Margoak // Utzitakoa

Martxoak 19 Ugaoko eskolan

Aditu askorentzat familia giza-erakunderik zaharrena da. Denborarekin, hura gidatzen duten balioak, formak eta egiturak izugarri aldatu dira. Alde batetik, familiaren ideia tradizionala, lehen, odolkidetasunarekin, ezkontzarekin… harremanatzen zen. Honen inguruan, K. Marx eta F. Engelsek interes ekonomizistetatik sortu zela zioten familia tradizionalaren kontzeptu hau.

Bestalde, emakume batzuk, arrazoi ezberdinen bitartez amatasuna bakardean gauzatzea erabaki zuten. Espainiar estatuan 1978ra arte patronatuaren legearekin, emakume horiek (alargunak izan ezik) epaiketarik gabe eta defentsarako eskubiderik gabe, kartzel moduko zentro batzuetan sartzen zituzten eta haiekin euren seme-alabak. Beste emakume batzuei, umeak lapurtu egiten zizkieten, beste familia batzuei saltzeko.

Gaur egun estatuan ia bi milioi emakumek osatzen dute ama ezkongabe gisa ezagutzen den kolektiboa. Ez zaie kartzelarekin zigortzen, baina ikusezintasunarekin, zerga-diskriminazioarekin eta lan-bazterketarekin, kontziliazio-politiketatik kanpoz utziz…zigortzen jarraitzen da, eta hain zuzuen ere, guraso-bakarren familietako seme-alabak ere zigortzen dira. Eskola ez da salbuespen bat, euskal hezkuntza-sistemak ez du kontuan hartzen errealitate soziala, hau da: gaur egun daukagun familia aniztasuna (homoparentalak, pertsona bakarrekoak, nuklearrak, guraso bakarrekoak…). Familia tradizionala soila lantzen jarraitzen dute, eta gainerakoak gabeziatzat, arazotzat edo desegituratutzat jotzen dituzte. Haurren babesa eta interes gorena oinarri hartuta, ez da ulertzen eskola-jarduera mota horiek egiten jarraitzea. Inklusioaren esparrutik planteatutako hainbat eta hainbat aukera daude.

Euskal Herriko Unibertsitate Publikoko irakaslea eta ama disidentea.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak