Martxoaren 28an 22:45ean sartuko da 19. Korrika Ugao-Miraballesen. Ondoren, Arrigorriaga, San Migel, Basauri, Etxebarri, Aperribai, Galdakao eta Usansolo zeharkatuko ditu igandean.
Gero eta egun gutxiago falta da Korrika 19a Hego Uribetik pasatzeko. Martxoaren 28an, larunbatez, helduko da euskararen aldeko lasterketa gurera. Ugao-Miraballesetik sartuko da 22:45ean eta bost kilometro egin ondoren, Arrigorriagara helduko da 23:15ean. Ondoren San Migelek hartuko du lekukoa 23:35ean eta 23:45ean Basauri erdialdean izango da. 00:34ean Etxebarrira egingo du salto Korrikak eta handik Aperribaira joango da 01:00etan. Galdakaoren txanda 01:10ean izango da eta Usansolok eskualdeko ibilbideari amaiera emango dio 01:35etatik aurrera.
IBILBIDEA HERRIZ HERRI
AEK BOLINTXUK DEIA LUZATU DU LAGUNTZA ESKE
Basauriko Bolintxu AEK Euskaltegiak deia zabaldu du Euskahaldun guztien laguntza eske: “Ostiral arratsaldean eta larunbat goizean zehar apainketa lanetan ibiliko gara San Migel eta Basauri osoan zehar. Eta horretarako zuon laguntza behar dugu. Etortzekoak bazerete guri esan, horrela hobeto antolatuko gara“, adierazi dute sare sozialen bidez.
