→Arrigorriaga

Maskulinitate berrien tailerra prestatu du Arrigorriagak

Marieneako ikastaroa / Geuria

Udalak adierazi du legegintzaldi honetan herri feministagoa eraikitzeko helburua jarraituz, Gobernu planak Maskulinitate eredu berriak garatzea eta indarkeria matxistaren aurkako neurriak hartzeko konpromisoahartu zituela. Hori dela eta, eta azaroaren 25ean Emakumearen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna izanik, Arrigorriagako Udaleko Berdintasun arloak maskulinotasun-ereduak landuko dituen tailerra prestatuko dute: “Era honetako prestakuntzak beharrezkoak dira gizarte erabat berdintasunezkoa eraikitzen laguntzeko”, azaldu du Joana Etxeberriak, berdintasun eta politika feministen zinegotziak.

Indarkeriaren haritik tiraka, gizonen desjabekuntza landuz izeneko ikastaro hau Hiruki Larroxa kolektiboak eskainiko du bi saioaetan, azaroaren 21ean eta 28an, 10:00etatik 13:00ak arte, udaletxean bertan. Formazioa doakoa izango da, eta interesdunek azaroaren 16a baino lehen izena eman beharko dute berdintasuna@arrigorriaga.eus helbidean, prestakuntza euskaraz edo gaztelaniaz jaso nahi duten adieraziz.

“Genero sistemak sortzen eta birsortzen dituen genero eta generoen arteko botere desorekek pertsona guztien izate eta gorputzetan indarkeriazko ondorioak eragiten dituztelaren ikuspegitik abiatzen gara. Horregatik da garrantzitsua gizonok, jendartean zein eguneroko bizitzan esleitzen dizkiguten eta hartzen ditugun kokapenen kontzientzia hartzetik gure pribilegioen irakurketa kritiko eta zintzoa egitea, ondoren, desboteretze prozesuaren bitartez, kokapen justu eta parekidean kokatzeko aukera zabalduz. Bilatzen dena, norbere txikitik, jendartearen mikro, meso eta makro egituran ematen diren botere harremanen, indarkerien eta haien arteko harremanen elkarlotura ezagutu eta eraldaketa gauzatzen hastea da”.
Hiruki Larroxa

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak