→Ugao

Mendiko irteerak, erakusketak eta magia saioak ekarriko ditu Ugaoko Jardunaldi Mikologikoen XVI. edizioak

Azaroaren 6an eta 7an Ugaoko Jardunaldi Mikologikoen XVI. edizioa antolatu du Ugaoko Udalak eta Historia Ezagutzeko Zentroak, Fungipediagaz elkarlanean

Boletus bat // Jon Goikouria Larrabeiti

Azaroaren 6an eta 7an Ugaoko Jardunaldi Mikologikoen XVI. edizioa antolatu du Ugaoko Udalak eta Historia Ezagutzeko Zentroak, Fungipediagaz elkarlanean. Egun horietan perretxikoak biltzeko mendiko irteerak, erakusketak eta magia ikuskizunak egingo dituzte Ugaon: Azaroaren 6an perretxiko bila joateko mendi-irteera antolatu dute 08:00etan. Autobus zerbitzua izango dute bertara joango direnek. Arratsaldean, mendian hartutako perretxikoak sailkatu eta aukeratuko dituzte Jane Jauregian bertan. Azaroaren 7an, Perretxikoen Erakusketa prestatu dute 11:00etatik 14:00ak arte, Herriaren enparantzan, eta 12:30ean magia ikuskizuna antolatu dute Jane Jauregian.

Ekitaldietan parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea Jane Jauregian, ugao-miraballes-museo@ortzadar.es helbidera mezua bidaliz edota  946 480 704 telefono zenbakira deituz.

Pintxo ibilbidea

Jardunaldi Mikologikoen markoan, perretxiko eta onddoen pintxoen ibilbidea antolatu dute herriko ostalaritza-establezimenduek. Ibilbidearen parte izateko, ostalariek hilaren 28ra arte izena eman ahal izango dute izena, Jane Jauregian. Gainera, abenduaren 12an gabonetako saski baten zozketa egingo dute hurrengo urratsak jarraitzen dituzten parte-hartzaileei:

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak