→Ugao

Nerabeei eta familiei etorkizuneko ibilbidean laguntzeko saio bi antolatuko dituzte Ugaoko Gazteinfon

etxebarri nuuk motozikleta elektrikoa 2018 muntaketa lanak argazkia nuuk twitter

Nerbioi-Ibaizabal Bokazio-Orientazio programa abiarazi du Nerbioi Ibaizabal Gaztedi proiektuak eta helburu nagusia nerabe eta familiei lan ikasketen inguruko erabakiak hartzen laguntzea da, gaur egungo lan egoera oinarri hartuta.

Etxebarriko Nuuk motozikleta muntaketako langileak // Nuuk

Nerbioi-Ibaizabal Bokazio-Orientazio programa abiarazi du Nerbioi Ibaizabal Gaztedi proiektuak eta helburu nagusia nerabe eta familiei lan-ikasketen inguruko erabakiak hartzen laguntzea da, gaur egungo lan egoera oinarri hartuta: “Zer ikasi nahi duzun argi ez badaukazu eta zeure buruari honako galdera hauek egiten badizkiozu: Zer izan nahi dut? Zer irtenbide profesional dauka? Zer ikasi behar dut nahi dudan horretan lan egiteko? Programa aukera bikaina da zalantzak argitzeko. Parte hartu nahi duten nerabeek tutore gisa arituko den pertsona batekin eman beharko dute izena, familientzako orientazio integrala baita”, horrela azaldu du Ugaoko Udalak argitaratu duen prentsa oharrak.

Saio hauek eskualde osoan antolatuko badira ere, Ugaori dagokionez martxoaren 16 eta 18an prestatuko dituzte: 17:00etatik 19:00ak arte gazteei zuzenduta eta 19:00etatik 21:00ak arte familientzat. Saio bietan parte hartu ahal izateko epemuga martxoaren 12a izango da. Edukiera mugatua izango da.

Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko deitu 94 632 20 14 telefono zenbakira edo idatzi gazteinfo.ugao@ortzadar.es helbide elektronikora.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak