→Arrigorriaga

Nerbioi Garaia eta Ospitalea elkartuko ditu Bizkaibusen A3641 linea berriak

hegouribe bizkaibus 2014

Etxebarriko Metro geltokia eta Galdakao lotzen dituen lanzaderak 20 minuturo eskaintzen du zerbitzua. Bestetik, Galdakao eta Bilbo autopistatik lotzen dituen lineak beste hiru irteera-ordu gehiago izango ditu.

Bizkaibusek zerbitzu berriak ezarri ditu Hego Uriben. Batetik, beste ibilbide bat jarri dio A3641 lineari, Nerbioi Garaia eta Ospitalea lotzen dituena. Osasun zentrora iristeko zerbitzua hobetu nahi dute Foru Aldunditik eta horretarako maiztasuna aldatu dute: 30 minuturik behin Etxebarritik, Basauritik, Galdakaotik eta Arrigorriagatik pasatuko da linea berria. “Ibilbide honekin Etxebarriko ‘Boketeko’ auzokideei anbulatoriora joatea erraztuko zaie”, diote Aldunditik. Basozelai auzorako zerbitzua ere sartu da linea honetan, “orain arte A3621lineak ematen zuena”.

Bestetik, Galdakaoko erdigunea eta Etxebarriko Metro geltokia elkartuko dituen lanzadera-zerbitzua martxan da hogei minuturik behin A3932 linearen bitartez. Horrez gain, orduro linea horren ibilbidea luzatu egiten da Etxebarriko Done Eztebe auzotik Galdakao-Usansolo Ospitalera joan ahal izateko. Ibon Uribe Galdakaoko alkateak gogorarazi du herritarrek aukeratu dutela zerbitzu hau galdeketa baten bitartez aldeko 1.150 boto jaso ondoren.

A3930 lineak ere aldaketa batzuk izan ditu ordutegian. Galdakao eta Bilbo autopistatik lotzen dituen lineak beste hiru irteera-ordu gehiago izango ditu Bizkaiko hiriburutik: 20:30, 21:00 eta 22:00. Bestetik, A3613 linea berria sortu da: Bilbao – Ugao – Orozko, Orozko eta Bilbo lotzen zituen lineak batu baitituzte. Foru Aldundiak azaldu duenez, “orain arte, linea horien emakidak enpresa desberdinek izan dituzte”.

The Street Luxe is designed to be worn as a casual
christina aguilera weight lossVersace announces collection with H will be
Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak