→Zaratamo

Sorgina Txirulina ipuin kontalariak ‘Oihanetik Badoaz!’ ikuskizuna eskainiko du Arkotxan

Sorgina Txirulina // Utzitakoa

Zaratamoko Arkotxa auzoko elizak Sorgina Txirulina ipuin kontalariaren ikuskizuna hartuko du datorren apirilaren 16an, 18:00etan. Saioa haur hezkuntzako umeentzat zuzenduta dago eta haur bakoitza aita edo amaz lagunduta joan ahal izango da.

Oihanetik badoaz

Ipuin-saio musikatu honetan edonon topatuko ditugu animaliak: oihanean, landetxean, kalean, liburuan.. Batzuk marru, beste batzuk ulu eta baten batek.. kantu! Istorioak eta abestiak familia giroan primeran pasatzeko. Prest?

Sarrera doakoa izango da eta edukiera mugatuta dagoenez, erreserba egitea derrigorrezkoa da, elexaldekoliburutegia@zaratamo.eus helbide elektronikora idatziz. Mezu horretan ekitaldira joango direnen izen-abizenak, adina eta telefono zenbakia zehaztu beharko dira.

Sorgina Txirulinaren inguruko informazio gehiago jakiteko, jo bere webgunera.

Sorgina Txirulina // Utzitakoa

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak