→Arrigorriaga

Udalak eraso zibernetikoa jaso du, bihar agerraldia egingo dute azalpenak emateko

Udalak bihar emango ditu jasotako erasoaren azalpenak eguerdiko 12:00etan egingo den prentsaurrekoan / Arrigorriagako Udala

Joan den astean jaso zuen Arrigorriagako Udalak eraso informatikoa. Egun horretatik hona, arazoa konpontzeko lanean egon dira Udaleko langileak informatikariekin batera. Eraso horren ondorioz, Udalak ezin ditu egin ohiko zenbat izapide. Egoera horren aurrean, eraso informatikotik libre dauden eremuetatik premiazko tramiteak bideratzen ari dira.

Gertatutakoaren informazioa eta azalpenak bihar, hilaren 13an, emango dituzte egingo duten prentsaurrekoan. Horren bidez, erasoaren egoera eta horren konponketarako jarraitzen ari den prozesua zein den emango dute aditzera. Agerraldia Udaletxeko prentsa aretoan izango da, eguerdiko 12:00etan. Bertan, Maite Ibarra, udalerriko alkatea, eta Oscar Jiménez, informatikan aditua, egongo dira hizlari.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak