→Ugao

‘Elikadura osasungarria zure bizitzan eta kirolean’ hitzaldia antolatu du Ugaoko Gazteinfok

Elena Jorrín dietista eta nutrizionistak ‘Elikadura osasungarria zure bizitzan eta kirolean’ hitzaldia eskainiko du datorren urriaren 28an, Ugaoko Jane Jauregian, 17:00etatik 19:00ak arte.

Elena Jorrin, couch saio batean // elenajorrin.com

Elena Jorrín dietista eta nutrizionistak ‘Elikadura osasungarria zure bizitzan eta kirolean’ hitzaldia eskainiko du datorren urriaren 28an, Ugaoko Jane Jauregian, 17:00etatik 19:00ak arte. Solasaldian elikadurarekin eta kirol-jarduerarekin lotutako hainbat gai jorratuko dira eta gaur egungo sinismen, moda eta mitoei eta elikadura osasungarria zer den eta zer ez denaren inguruan hausnarketa egingo da.

Kiwiak // Geuria

Dieta osasungarria

Hitzaldian dieta osasungarria eraikitzeko 15 urrats proposatuko ditu nutrizionistak eta 10, 20 eta 30 minututan prestatutako ‘errezeta azkarren’ inguruan berba egingo du ere.

Interesdunek urriaren 27ra arte eman dezakete izena Gazteinfon bertan astelehenetik ostegunera, 17:00etatik 20:00ak arte eta ostiraletan 10:30etatik 13:30ak arte edo 946 322 014 eta 747 402 383 telefono zenbakien bidez.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak