→Ugao

Willis Drummonden Ugaoko Ganbarako Kontzertuko azken sarrerak interneten eros ditzakete zaleek

Willis Drummondek Ugaoko Ganbarako Kontzertuak zikloari hasiera emango dio irailaren 25ean (zapatu honetan) formatu semi-akustikoan, saio birekin: 18:30ean eta 21:00etan. Sarea Sound System elkarteak baieztatu du taldeak formatu berezi honetan eskainiko duen azken saioa izango dela: talde osoa igoko da Jane Jauregiko goiko solairuko oholtzara. “Saio bakoitzean 60 lagun egon ahal izango dira gehienez”, azaldu du Goio Ramos Sarea Sound System elkarteko kideak.

Geratzen diren sarrerak webgune honetan eskuratu daitezke.

Willis Drummond // Utzitakoa

Taldeak eskualdean eman zuen azken kontzertuari dagokionez, pasa den irailaren 11n kontzertua eskaini zuen Willis Drummondek Galdakaoko Ardantza parkean, herriko jaiak izan behar ziren egunetan.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak