Ugaoko Udalak gazteentzako tailerretan izena emateko epea zabaldu du Gazteinfon eta Ugaoko Gaztelekuan. Urriko eskaintzan jarduera ugaritan izena eman ahal izango dute herriko gazteek: tailerrak, irteerak, jokoak… Gainera, hilabete bukaeran Gau Beltzaren inguruko jarduerak antolatu dituzte Gaztelekuan.
Prestatu dituzten jardueren artean aipagarriak dira ondorengoak:
- Futbolinak Sortzen, urriaren 9an, 17:00etan: tailerrean parte hartu nahi dutenek kartoizko zapata-kutxa bat eroan beharko dute klasera. Interesdunek urriaren 6ra arte izena eman dezakete Jane Jauregian. Edukiera mugatua.
- Ugao Chef, urriaren 23an, 17:00etan: interesdunek urriaren 20ra arte izena eman dezakete Jane Jauregian.
- Sopuerta Abenturara irteera, urriaren 23an: erroldatuek 9 euro, ez-erroldatuek 16 euro. Edukiera mugatuko jarduera izango da eta izen-emateak Ugaoko Gaztelekuan egin daitezke urriaren 17ra arte. Informazio gehiago 688 746 570 telefono zenbakian.

Gau Beltzako apaingarriak // Topagunea
Jarduera horiez gain, Ugaoko gaztelekuan hurrengoak prestatu dituzte urrian zehar:
- Urriak 1: Futbolin txapelketa
- Urriak 2: Castronegroko Gizotsoak mahai jokoak
- Urriak 9: Mario Kart
- Urriak 10: Eskuaren jokoa
- Urriak 15 eta 17: Gau beltzerako dekorazio tailerra
- Urriak 23: Irteera Sopuerta Abenturara
- Urriak 24: Krispetak
- Urriak 29 eta 30: Gau Beltzako dekorazioak jarriko dituzte
- Urriak 31: Gau Beltzako jaia
Gaztelekuko jardueretan izena emateko ordutegiak: ostiraletan 17:30etatik 21:00etara eta zapatu eta domeketan 18:00etatik 21:00ak arte, aurrez aurre edo 946 480 704 telefono zenbakiaren bidez.
