→Ugao

Langabeentzako ikastaroa prestatu dute Ugaon

Urtarrilaren 24an Gizarte Erakundeetako Arreta Soziosanitarioa Mendekotasun Egoeran Dauden Pertsonentzat ziurtagiria lortzeko ikastaroa prestatu du Ugaoko Udalak

Edadeko pertsona bat, Ugaotik paseatzen // Geuria

Urtarrilaren 24an Gizarte Erakundeetako Arreta Soziosanitarioa Mendekotasun Egoeran Dauden Pertsonentzat ziurtagiria lortzeko ikastaroa prestatu du Ugaoko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz. Ikasleek aurrez aurreko HAZ eta HAZ ziurtagiri profesional digitalizatuak jasoko dituzte.

Nori zuzendua

Klase hauek 45 urtetik gorako iraupen luzeko langabeei eta ERTE egoeran dauden pertsonei zuzenduta daude. Ikastaroa joan ahal izateko Ugaon erroldatuta eta Lanbiden izena emanda egon behar dira pertsona horiek.

Ikastaroa goizez eskainiko dute Jane jauregian eta izena emateko GazteInfo bulegora jo beharko dute interesdunek, bertan duten eskaera-orria betetzeko. Edukiera mugatutako ikastaroa izango da. Informazioa handitu nahi izanez gero, GazteInfo bulegoko telefono zenbakia 946 322 014 da eta bulegoak ateak zabalik dauzka astelehenetik ostegunera, 17:00etatik 20:00ak arte eta ostiraletan, 10:30etatik 13:30ak arte. E-posta bidaltzeko helbidea gazteinfo@ugao.ortzadar.es da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak