→Ugao

Leticia Sabaterrek ikuskizuna eskainiko du Ugaon, urrian

Sabaterrek ikuskizuna eskainiko du urriaren 8an Ugaoko Ugaondo diskotekan (Usila auzunea 26).

Leticia Sabater, Instagram kontuan erabilitako argazkia // @leticiasabateralonso

Telebistako ‘Mucha Marcha’ko aurkezle ohiak ikuskizuna eskainiko du urriaren 8an Ugaoko Ugaondo diskotekan (Usila auzunea 26). “Sekulako ikuskizuna eskainiko dut nire abestiak kantatzen eta zuekin argazkiak egiten”, azaldu du 55 urteko abeslariak bere instagram kontuan. “Zuek ikusteko irrikitan nago”. Sabaterrek jendetza erakarri du Bilboko Aste Nagusian Pinpilinpauxa txosnan emanaldiak egin dituen bakoitzean.

Sabaterrek telebistako formatua utzi zuenetik musika-industrian tartea egiten saiatu da azken urteetan, eta kaleratu dituen abesti eta bideklip guztiek, jendeari gehiago edo gutxiago gustatu arren, zeresan handia eman dute sareetan, ikustaldi ugari eskuratuz. ‘La Salchipapa’ bideoklipak 230.600 ikustaldi baino gehiago dauzka gaur egun Youtuben.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak