→Ugao

Dozena bat kontsulta erantzun ditu Ugaoko aholkularitza juridikoaren zerbitzuak 2020an

Ugaoko Udaleko aholkularitza juridikoaren zerbitzuak dozena bat kontsulta erantzun ditu 2020an. Zerbitzu hau konfidentziala eta profesionala da, Ugaoko bizilagunei zuzendutakoa. Helburu nagusia herritarren eskubideen inguruko argibideak eta informazioa luzatzea da familia zuzenbidea, zigor zuzenbidea edo lan zuzenbidearen alorrean.

Oinezko bat, Herriaren Enparantzan // Geuria

Ugaoko Udaleko aholkularitza juridikoaren zerbitzuak dozena bat kontsulta erantzun ditu 2020an. Zerbitzu hau konfidentziala eta profesionala da, Ugaoko bizilagunei zuzendutakoa. Helburu nagusia herritarren eskubideen inguruko argibideak eta informazioa luzatzea da familia zuzenbidea, zigor zuzenbidea edo lan zuzenbidearen alorrean.

“Zerbitzu garrantzitsua da, baina uste dugu Ugaoko bizilagunek gutxi ezagutzen dutela, eta zabaldu egin nahi dugu, herritarrek jakin dezaten zerbitzu hori doakoa dela eta erabil dezaketela. Erabiltzaileek oso positibotzat jo dute zerbitzua, eta baliabide ona iruditzen zaie beren eskubide eta betebeharren berri izateko, baita beren garapen pertsonala sustatzeko ere”, adierazi du Ekaitz Mentxaka Ugaoko alkateak. Alkateren hitzetan, “erabiltzaileek balioa eman diote zerbitzuari, batzuetan abokatuaren bigarren iritzia lortzeko erabiltzen baitute. Prozedura judizialak jarri nahi dituztenean eta baldintzak betetzen dituztenean, Eusko Jaurlaritzaren doako ofizio-justizia txandara bideratzen dira“.

Iazko kontsultak

2020ko kontsultak esparru ezberdinekoak izan dira: Horietako bost banatzea eta dibortzioaren ingurukoak, familia zuzenbideari, bisitetarako eskubidea erabiltzeari eta zaintza eta guraso ahalari eragiten diona. Beste hiru kontsulta hiri-errentamenduen ingurukoak izan dira. Atzerritartasunaren inguruko kontsulta bi egin dira. Filiazioari, tutoretzari eta kuradoretzari buruzko kontsulta bat egin dute eta bukatzeko, doako justiziaren, abokatuaren  eta ofiziozko prokuradorearen izapideei buruzko bat.

Ugaoko Udalak iragarri du aholkularitza juridikoaren zerbitzuaren erabiltzailearen profila udalerriko bizilagunarena dela, oinarrizko ikasketak dituen 48 urteko espainiar nazionalitateko emakumearena, hain zuzen. Kontsultak egiteko iraupena 35 eta 45 minutu artekoa izan da.

2008tik martxan dagoen doako aholkularitza zerbitzu hau erabiltzeko interesa dutenek aurretik hitzordua eskatu behar dute udaletxeko lokaletan edo 94 648 07 11 telefono zenbakira deituz. Udalak arreta hilean birritan eskaintzen du: hileko bigarren ostegunean, 16:30etatik 18:30etara eta hileko laugarren ostegunean, 10:00etatik 12:00ak arte.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak