El Conquistador del Fin del Mundo saioaren 13. edizioa hasi da Euskal Telebistaren bigarren katean. Aurten Kariben grabatu dute eta bertan Hego Uribeko herritar bat ari da parte hartzen: Aiskander Jauregi ugaotarra. 34 urte ditu, sarrailagilea da, mendiko bizikleta gustuko du eta burugogorra eta lehiakorra dela dio bere buruaz. Wüi izeneko talde berdean dago ugaotarra, David Seco kapitainaren esanetara.
Saioa astelehenero emititzen dute ETB2 katean eta asteazkenetan debatea ematen dute.
Argazkia: EiTB.eus
