Arkaitz Aranguren Egia ugaotarrak irabazi du aurtengo Ugaoko jaietako kartel lehiaketa, “Abarkak klabletik eskegita” izeneko lanarekin. Ugaoko 2019ko Jai Batzordeko kideek 7 lanen artean aukeratu behar izan dute irabazlea. Arkaitz Aranguren ‘Arkaito’ Geuriako ilustratzailea da 2014tik. 500 euro jasoko ditu eskudirutan.
15 urtetik beherako kategorian, bestalde, 11 urteko Amaia Zarate Uribe izan da irabazlea. Kasu honetan, 2 lanen artean aukeratu behar izan du epaimahaiak.
