→Ugao

Argazkiak | Falkoneria ikuskizunak ugaotarrak harrapatu ditu Erdi Aroko azokan

Gaur bertan zabaldu dituzte Ugaoko Erdi Aroko azokaren ateak herritar guztientzako. Bertara gerturatu eta ipuin kontalariekin, postuetako dendariekin, kale ikuskizunetako dantzariekin eta falkoneria ikuskizuneko protagonistak gertutik ezagutzeko aukera izan dugu.

Hontza, esku batzuetatik besteetara hegan egiten // Geuria

Gaur bertan zabaldu dituzte Ugaoko Erdi Aroko azokaren ateak. Bertara gerturatu gara: ipuin kontalariekin, postuetako dendariekin, kale ikuskizunetako dantzariekin eta falkoneria ikuskizuneko protagonistekin gozatzeko aukera izan dugu.

Animalien inguruko azalpenak eman ostean, azkenean, jendeak (batez ere etxeko txikienek) espero zuen momentua iritsi da: hontzak, mozoloak, belatzak, zernikaloak eta beleak hegan ikustea. Herritarrek borobil bat osatu dute herriaren plazan eta animaliek ez dute hutsik egin: publikoa txundituta utzi dute hegoak astinduz eta ikuskizun paregabea eskainiz.

 

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak