Bi pertsona, gizon bat eta emakume bat, atxilotu dituzte gaur Ugaon, Bizkaiko hainbat herritan egindako delinkuentzia sare baten aurkako operazio zabal batean.
Ikerketako iturri ofizialek adierazi dutenez, Bilbon, Usansolon eta Ugaon etxebizitzak miatu ditu Guardia Zibilak, Kantabrian hasitako polizia-operazio baten harira. Ikerketa oraindik martxan dago.
