→Ugao

Bihotx taldeak Urbasa ordezkatuko du Ugaoko Hiribilduaren sorreraren 646. urteurrenean

Urbasa taldeko kide batek istripua izan du eta horregatik taldearen ikuskizuna bertan behera utzi behar izan dute. Horren ordez Bihotx taldea, zeinek Norabide Guztiak obra eskainiko die bertara hurbilduko direnei. Norabide Guztiak txalapartaren inguruko lana dugu, historian zehar ohitura honek egindako bidaia.

Ugaoko Hiribilduaren 644. urteurrena, 2019an // Geuria

Urbasa taldeak txalaparta eta akrobazia ikuskizuna egin behar zuen martxoaren 6an, 18:00etan Ugaoko institutuko kirol pistan Hiribilduaren 646. urteurrena ospatzeko jardueren artean. Taldeko kide batek istripua izan du eta horregatik taldearen ikuskizuna bertan behera utzi behar izan dute. Horren ordez Bihotx taldeak ‘Norabide Guztiak’ lana eskainiko die bertara hurbilduko direnei. Norabide Guztiak’ txalapartaren inguruko lana dugu, historian zehar ohitura honek egindako bidaia. Ikuskizun honetan Euskal Herriko erreferentea den ohitura honen inguruko erritmo ugari, hainbat musika tresna, kantuak eta dantzak ikusi ahal izango dira eskolako frontoian.

Ugaoko Hiribilduaren urteurrena martxoaren 7ra arte ospatuko dute: 1etik 7ra Udal artxiboaren jatorrizko dokumentuaren erakusketa egingo dute. Martxoaren 6rako hainbat jarduera prestatu dituzte: 11:30ean betiko babarrun-jatea lehiaketa antolatuko dute, formatu birtualean. Udalak azaldu du ugaotarrek etxean prestatuko dituztela indabak eta argazkia Ugao-Miraballeseko Historia Ezagutzeko Zentroa facebookera igotzeko deia zabaldu du: “Argazki dibertigarri bat igo iruzkin batekin eta jasotako argazki guztiekin zozketa bat egingo dugu”.

Babarrun-jate lehiaketa, 2019an // Oscar Millan

Martxoaren 6ko goizean ere umeentzako tailerrak antolatu ditu ere Ugaoko Historia Ezagutzeko Zentroak (HEZ) eta Udal kultur zerbitzuak. Arrastian Bihotx taldearen ‘Norabide Guztiak’ ikusi ahal izango da eskolako frontoian, 18:00etan.

 

Ugaok Hiribilduaren 646. urteurrena ospatuko du martxoan

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak