→Ugao

Bizkaiko Foru Aldundiaren ‘Emakume eta gizonen arteko berdintasunerako sarea’rekin bat egingo du Ugaok

Bizkaiko Foru Aldundiaren emakume eta gizonen arteko berdintasunerako sarera batzeko berri eman eta ordezkari politiko, teknikoa eta ordezkoak izendatzearen proposamena gainditu zuen Ugaoko Udalak

Ugaoko udaletxeko atzekaldea // Geuria

Irailaren 28ko Osoko bilkuran Bizkaiko Foru Aldundiaren ‘Emakume eta gizonen arteko berdintasunerako sarera’ batzeko berri eman eta ordezkari politiko, teknikoa eta ordezkoak izendatzearen proposamena gainditu zuen Ugaoko Udalak, gai zerrendaren zortzigarren puntuan. Herri-administrazioan berdintasun-politikak bultzatzeko eta indartzeko eta udaletako Berdintasun Arloen lana sendotzeko abian jarri zuen sarea Foru Aldundiak, eginkizunak honako hauek izanik:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren, udalerrien eta beste erakunde batzuen arteko harremana erraztea
  • Berdintasunerako Udal-politikak bultzatu, koordinatu eta ebaluatzea
  • Bizkaiko berdintasunari buruzko beste lan-gune batzuekin lankidetzan aritzea
  • Berdintasunerako Udal-teknikarien sare bat sortzea eta sustatzea
  • Baterako neurriak planifikatzea eta ezartzea
  • Datu-base, informazio eta metodologia komunak erabiltzea eta partekatzea
  • Talde feministekin eta gizarte-erakundeekin parte hartzeko bideak ezartzea

“Onura handia ekar liezaioke Ugao bezalako herri bati berdintasunaren arloan Bizkaiko beste udalerri batzuekin koordinatzeak eta lankidetzan aritzeak. Udaleko berdintasun-teknikarien sarean parte hartzea hasiera ona izan daiteke neurri bateratuak bultzatzeko, esperientziak eta jardunbide egokiak partekatzeko eta udaletako berdintasun-arloetako arduradunekin harreman hurbilagoa izateko“, azaldu zuen Udal Gobernuak Osoko bilkuran.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak