→Ugao

EH Bildu Ugaoko Agurtzane Fresnok hartuko du Julen Rozas zinegotziaren kargua

Ugao EH Bildu taldea. Agurtzanek jertse gorria darama // EH Bildu Ugao

Iazko abenduaren 22ko Ugaoko Osoko bilkuran, EH Bilduko Julen Rozas zinegotziak kargua utziko zuela iragarri zuen: “Urtarriletik aurrera atzerrian bizitzera joango naiz eta bertan bizpa hiru urte emango ditut. Horrexegatik aurkeztu dut dimisioa”, azaldu du EH Bildukoak.

“Udalari, Udal gobernuari eta bereziki EH Bilduko kide guztiei eskerrak ematea gustatuko litzaidake”. Ekaitz Mentxaka alkateak eskerrak eman nahi izan zizkion Osoko bilkura hartan: “Alkate bezala, eta EAJ alderdiaren izenean ere, eskerrak eman nahi dizkizugu bertan egin duzun lanagatik. Bizitzako etapa berri bat hasiko duzu eta espero dugu zorte handia izatea. Etorkizunean bueltatuko zarenean bertan izango gaituzu ongi etorria emateko”.

Julenen karguaren ordezkoa Agurtzane Fresno izango da. Fresnok ingeniaritza kimikoetako ikasketak burutu ditu eta laborategi kimikoko arduraduna da. Hilabete honetan bertan hasiko da Ugaoko EH Bildu taldean: “Erronka gogoz hartzen dut eta herritarrentzat zein herrirako gogotsu lan egingo dugu”, izan dira Agurtzaneren hitzak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak