→Ugao

Ekizak Ugaoko ‘Udazken Musikatua’ zikloa itxiko du larunbatean

Urtarrilaren 2an Ugaoko Sarea Sound System elkarteak antolatutako Udazken Musikatua zikloa itxiko du Willis Drummond bandako Jurgi Ekizak 19:00etan, Jane Jauregiko goiko solairuan. Kontzertua berez pasa den urriaren 31n eskaini behar zuen Ekizak, baina pandemiak jarduera aurreragorako uztea ekarri zuen: “Dakizuenez, urrian eskaini behar zuen kontzertua Ekizak, baina Iparraldean ezarritako egoera zela-eta bertan behera geratu zen. Urte berriarekin berreskuratuko dugu saioa” azaldu dute Sarea Sound System elkartetik. “Azken kontzerturako sarrerak eskuratzeko deitu 946 480 704 telefonora, abenduaren 28tik aurrera.”

Ekizaren kontzertuaren kartela // Axular Bahillo

Zikloari amaiera emango dio kontzertuaren kartela Axular Bahillo ugaotarrak diseinatu du.

Udazken eta negu musikatua

Udazken Musikatua udazkenean hasi bazen ere, Koronabirusaren ondorioz neguraino luzatu behar izan dute Sarea Sound Systemeko kideek. Horrela, Hertzainak taldeko Garik musika zikloa inauguratu ostean Mice & Lenoir, Maria Rivero, Zea Mayseko Aiora eta Piti eta Mumia taldeak igo dira Jane Jauregiko goiko solairuko oholtzara eta kontzertu guztiek harrera ezinhobea izan dute, talde guztiek sold outa eginez. Ekimena arrakastatsua izan da oso eta Koronabirusaren mehatxuaren aurrea kultura ekitaldiak seguruak direla erakutsi digu Ugaoko Udazken Musikatuak, Osasun Sailak ezarritako segurtasun neurriak zorrotz betez betiere.

Arrigorriagako Mumia // Goio Ramos

Zea Mayseko Aiora eta Piti // Goio Ramos

Maria Rivero eta bere tribua // Goio Ramos

Mice & Lenoir // Goio Ramos

Gari // Goio Ramos

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak