→Ugao

Coaching nutrizionala eta elikadura osasungarria hizpide, urtarrilean eta otsailean Ugaon

Elikadura osasungarria / Megan Hodges - Unsplash

Elikadura izango da protagonista Ugaoko Udalak, Gazteinfo Gazteak Informatzeko Gunearen bitartez, antolatu dituen lau tailerretan. Elikadura osasungarria muina izanda, lau gai desberdin jorratuko dira: Elikadura osasungarria: dietetatik haratago, Coaching nutrizionala: ezagutu zure helburu nutrizionalak lortzeko dituzun tresnak, Emozionalki jatea: zergatik jaten dugu batzuetan goserik gabe? eta Nutrizioa eta kirola.

Saio hauetan elikadura eta elikagaien inguruko hainbat arlo landuko dira, esate baterako, janarien inguruko mitoak, janari prozesatuen eta benetakoen arteko desberdintasunak aztertuko dira, enpresek osasuntsuak ez diren produktuak saltzeko erabiltzen ditzuten estrategiak ezagutuko dira, elikadura osasuntsu bat izateko motibazioak eta jarraibideak landuko dira, “dieta” kontzeptua “osasuntsu jatearen” ordez aldatuko da, benetako gosea eta gose emozionala desberdinduko dira, etiketak ondo irakurtzen irakatsiko da. 

Tailerrak urtarrilaren 14an, 21ean, 28an eta otsailaren 4an izango dira, arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara. Herritarrek 8 euro ordaindu beharko dute; gainontzekoek, 19 euro. Parte hartzeko Gazteinforen bitartez eman behar da izena lau tailerretan. Epea urtarrilaren 9ra arte egongo da zabalik.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak