→Ugao

Bideoa | 80 pertsona bildu dira Ugaoko udaletxean asteazkenean zendu zen langilearen lan-heriotza salatzeko

Otsailaren 17an Ugaoko Usila auzoan gertatutako lan-heriotza salatzeko elkarretaratzea deitu zuen Herriko Mugimenduak atzo. 80 pertsona inguru gerturatu ziren Herriaren Enparantzara 18:30etan: “Zazpi dira jada urte honetan Euskal Herrian beraien lanpostuetan bizitza galdu duten langileak. Askotan, zenbaki hutsak, drama eskutatzen dute: zazpi familia, zazpi lagun talde eta zazpi herri minak jota. Egunero eman arren, lan-istripuen fenomenoa  ezin dugu normalizatu. Lanpostuetan bizitza galtzea edo galtzeko aukera izatea ez da naturala: ez da gertatu behar. Nahikoa da“, irakurri zuten Herri Mugimenduko kideek Ugaoko udaletxearen aurrean.

Elkarretaratzea, Herriaren Enparantzan // Geuria

 

Jendea, elkarretaratzean // Geuria

 

Jendea, udaletxe aurrean // Geuria

Lan-heriotza Usilan

Ezbeharra otsailaren 17an gertatu zen, 16:00ak aldera, Ugaoko Usila auzoan. 51 urteko langile bat lan-istripu baten ondorioz zendu zen zuhaitz batek azpian harrapatuta zuhaitzen inausketa eta garbiketa-lanak egiten ari zela. Segurtasun Sailak azaldu zuen larrialdi-zerbitzuak abisua jaso bezain pronto bertara hurbildu zirela eta gizona suspertzen saiatu baziren ere bertan zendu zela: “Prekarietate eta lan-baldintza kaxkar horiek areagotu egiten dira pertsona migranteen kasuan. Sarri, beste ate guztiak itxi dituztelarik, kontratu gabeko lanak eta esplotazio hutseko lan-baldintzak onartu behar dituzte, haiek eta haien familiak bizirauteko”, irakurri dute Herri Mugimendukoek elkarretaratzean.

Otsailaren 19an, ostirala, mobilizazioa antolatu dute ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek, 12:00etan Ugaoko Construcciones Arrankudiagan.

 

Ezbeharra gertatu zen lekua, Ugaoko Usila auzoan // Geuria

 

Herri mugimenduek elkarretaratzea deitu dute Ugaon, atzoko lan-heriotza salatzeko

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak