→Ugao

‘Familian Euskaraz Jolasean’ tailerra antolatuko dute Ugaoko Jane Jauregian euskara familia esparruan sendotzeko

Ikastaroaren helburua elkarren arteko euskarazko harremana sendotzea, familia barneko eta familien arteko euskararen erabilera indartzea eta euskaraz jolastu eta gozatzeko baliabideak eskuratzea da.

Haurrak, jolasean // Utzitakoa

Otsailaren 11n Familian Euskaraz Jolasean tailerra antolatuko du Guraso Lagunek Ugaoko Udalaren, AEK eta Foru Aldundiaren babesarekin, Ugaoko jane Jauregian. Ikastaroaren helburua elkarren arteko euskarazko harremana sendotzea, familia barneko eta familien arteko euskararen erabilera indartzea eta euskaraz jolastu eta gozatzeko baliabideak eskuratzea da. Ikastaro honen bidez, guraso eta haurrek materialik gabeko edo etxeko material gutxi erabiliz ekintzak eta jolasak egiteko aukera izango dute.

Guztira 45 minutuko saio bi antolatuko dituzte: 17:00etatik 17:45ak arte eta 18:00etatik 18:45ak arte. Saio bakoitzean lau pertsonaz osatutako talde bi egingo dira eta Osasun sailak ezarritako segurtasun neurriak errespetatu beharko dira. Ikastaro osoan 16 lagunek hartuko dute parte guztira eta interesdunek otsailaren 9a baino lehenago izena eman beharko dute tailerrean 663 040 035 telefono zenbakira deituz.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak