→Ugao

Ganbarako kontzertuei berrekingo die Ugaoko Sarea Sound Systemek

Sarea Sound Systemek iragarri du Olatz Salvador artistak inauguratuko dituela Ganbara Kontzertuak. Hasiera batean bakarlari formatuan etorriko bazen ere, bandarekin joko du Ugaoko institutuko patio estalian, Euskal Astearen jardueren artean, martxoaren 26an. Ugaoko Musikazaleen Elkarteak iragarri du Ganbara kontzertuen ekainera arteko saioak martxoan bertan iragarriko dituztela eta horrez gain “sorpresaren bat eta Sarea Festaren berri” emango dutela.

Olatz Salvador // Wikipedia

Ugaoko Sarea Sound System musikazaleen elkarteak martxan jarriko ditu berriro Jane Jauregiko Ganbara Kontzertuak, Ugaoko Udazken Musikatua zikloak izan duen arrakasta ikusita: Jane Jauregiak Gari, Mice & Lenoir, Maria Rivero, Zea Mayseko Aiora eta Piti eta Mumia taldeen kontzertuak hartu zituen iazko urriaren 17tik 2021eko urtarrilaren 2ra, sold outa eginez ia guztietan.

Udazken Musikatuan parte hartu zuten artistak // Sarea Sound System

Hurrengo hilabeteetan, beraz, Ganbarako Kontzertuak berreskuratuko dituzte Sarea Sound Systemek: “Saio hauek, ohikoa denez hileko azken asteburuan izango dira, orain arte domeketan antolatzen genituen Ganbarako Igande Musikatuak ziren eta”, azaldu du Goio Ramos Ugaoko musikazaleen elkarteko kideak. Aurtengo kontzertuei begira, emanaldiak bariku eta zapatuetan egoteko aukera egongo da. Momentura arte, Sarea Sound Systemek Ze taldek jotzea gustatuko litzaizuke Janeko ganbarako kontzertuetan? galdera bota du Facebooken eta erabiltzaileek Txuma Murugarren, Olatz Salvador, Gartxot, Izaki Gardenak, Mikel Inun, Abereh, Rukula, Elena Setien Maren eta Izaro bezalako proposamenak bota dituzte.

Sarea Sound Systemek iragarri du Olatz Salvador artistaren kontzertua antolatu duela, Ugaoko Udalaren babesarekin. Hasiera batean bakarlari formatuan etorriko bazen ere, bandarekin joko du Ugaoko institutuko patio estalian, Euskal Astearen jardueren artean, martxoaren 26an. Ugaoko Musikazaleen Elkarteak iragarri du Ganbarako kontzertuen ekainera arteko saioak martxoan bertan iragarriko dituztela eta horrez gain “sorpresaren bat eta Sarea Fest-aren berri” emango dutela.

Bideoa | Koronabirusak baldintzatutako Udazken Musikatua urriaren 17an hasiko da

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak