→Ugao

Olatz Salvador, Jon Basaguren eta Gorka Urbizu Ugaoko Ganbarako Kontzertuetan arituko dira

Ugaoko Sarea Sound System musikazaleen elkarteak Ganbarako Kontzertuen berri eman du,martxotik maiatzerako saioak iragarriz: “Albiste pozgarria eman behar dugu gaurkoan: berriro izango dugu zuzeneko musikaz gozatzeko aukera Ugaon”, azaldu du Goio Ramos kideak. Musika saio hauek Udalaren babesa izango dute.

Gorka Urbizu, Bilboko Kafe Antzokian // Tom Hagen

Ugaoko Sarea Sound System musikazaleen elkarteak Ganbarako Kontzertuen berri eman du,martxotik maiatzerako saioak iragarriz: “Albiste pozgarria eman behar dugu gaurkoan: berriro izango dugu zuzeneko musikaz gozatzeko aukera Ugaon”, azaldu du Goio Ramos kideak. Musika saio hauek Udalaren babesa izango dute.

Martxoaren 26an Olatz Salvador izango dugu Ugaoko institutuko patio estalian, ‘Aho Uhal disko berria aurkeztuz Ugaoko Euskal Astearen markoan.Kontzertua berez doakoa izango da, baina sarrera erreserbatu beharko da 946 480 704 telefono zenbakira deituz. Dei bakoitzean lau leku baino ezin izango dira erreserbatu gehienez.

Apirilaren 25ean Jon Basaguren gasteiztarra izango dugu Jane Jauregiko ganbaran, Izaki Gardenak taldearen errepertorioa eskaintzen, formatu akustikoan. Maiatzaren 29an Berri Txarrak talde ohiko Gorka Urbizu bera izango dugu elkarrizketa musikatua eskaintzen: “Berri Txarrak-ek agur esan zuenetik, fokuetatik kanpo egotea erabaki bazuen ere, gure proposamena onartu eta musikari nafarra Janeko ganbaran izango dugu. Gainera, berarekin berreskuratuko dugu Ganbarako Kontzertuak zikloaren hasierako formatua: ‘hitzaldi musikatua'”, azaldu du Ramosek.

Uda atarian, Sarea fest

Berritasun guztiei Sarea Festa gehitu behar diogu, 2020ko edizioa bertan behera utzi behar izan zenez, inoiz baino indartsuago datorrelako, egoerak hala uzten badu: “Aurten berrartzeko lanean ari gara, bizi gaituen egoerak baldintzatuta bada ere”, azaldu du elkarteak eta laster jaialdiaren inguruko informazioa zabalduko dutela iragarri dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak