→Ugao

Haizeak zuhaitz bat katenariara bota du Ugao eta Laudio arteko trenbidean

Jausitako zuhaitza, katenaria gainean / Adif

Zuhaitz zahar bat trenbideko katenariara bota dute haize-boladek Ugao eta Laudio artean, 09:00ak aldera, hainbat kalte eraginez: “Egoera metereologikoak direla eta, C3 lineako Bilboko Aldiriakeko trenek 10 minutu inguruko atzerapenak izango dituzte”, jakinarazi du Adifek Twitter kontuan. Enpresak adierazi du trenen trafikoa 13:00ak aldera normaltasunez berrezartzeko asmoa duela, eta momentura arte, konponketa-lanak ahalbidetzeko trenbide bietan mozketak egiten ari dira.

Zuhaitza, katenaria gainean / Adif

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak