→Ugao

Martxoaren 1ean zabalduko du Ugaoko Udalak hiri-kolonietan izena emateko epea

Martxoaren 29tik apirilaren 9ra Ugaoko Aste Santuko hiri-koloniak antolatuko dituzte Ugaoko eskolan aurten ere eta 2010 eta 2016 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta daude.

Boloetan jolasean Ugaoko Gaztelekuko gazteak // Ugaoko Gaztelekua

Martxoaren 29tik apirilaren 9ra Ugaoko Aste Santuko hiri-koloniak antolatuko dituzte Ugaoko eskolan aurten ere eta 2010 eta 2016 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta daude. Izena emateko epea martxoaren 1etik 14rakoa da: “Ugaoko adingabeen aisialdia eta denbora librea dinamizatzeko eta gurasoek familia- eta lan-bizitza uztartu ahal izateko duten beharrari erantzuna emateko xedez, Udalak Aste Santuko Hiri Koloniak programatu ditu beste behin”, azaldu du Udalak prentsa ohar baten bidez.

Herrian erroldatuta dauden haurrek 25 euro ordaindu behar izango dituzte seme-alaba bakarrarentzat, 19 euro seme-alaba birentzat eta 12,50 euro hiru seme-alabentzat. Herrian erroldatuta ez dauden umeentzako prezioa 87,50 eurokoa izango da.

Goiztiarrentzako zerbitzua eskainiko dute aurten ere, sarrerak 08:00etan eta 09:00etan izanik. 08:00etatik 10:30etarako taldeko prezioa 39 eurokoa izango da eta 09:00etatik 10:30etarakoa 20 eurokoa. Talde hauek osatzeko gutxienez 10 umez osatutako taldea egin beharko da.

Izen-ematea eta aukeratuak

Umeek Aste Santuko hiri-kolonia hauetan parte hartzeko interesa dutenek Ugaoko Jane Jauregiko behe solairura jo beharko dute. Telematikoki egiteko aukera badago ere ugaomiraballes.eus webgunearen bidez izen-emateko fitxa deskargatuz eta dena beteta egonik kultura.ugao@ortzadar.es helbidera bidaliz.

Udalak adierazi du izena-emandakoen kopuruak dagoen plaza-kopurua gainditzekotan zozketa publikoa egingo dela martxoaren 15ean bertan Jane Jauregian, 16:00etan. Zozketa horretan herrian erroldatuak baino ezin izango dute parte hartu eta itxaron-zerrenda batera igaroko dira. Martxoaren 16an izena eman dutenen zerreanda argitaratuko dute Jane Jauregiko sarreran bertan eta egun horretatik bertatik martxoaren 24ra izango da kolonien ordainketa-epea, kontu-korronte zenbaki batean diru-sarrera eginez. Epe horren barruan ordainketarik egin ezean, lekua galduko du haurrak eta leku hori itxaron-zerrendako lehen haurrarentzat izango da.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak