→Ugao

Ugaok Hiribilduaren 646. urteurrena ospatuko du martxoan

Hiru Txorroko Iturria // Geuria

Ugaoko Historia Ezagutzeko Zentroak (HEZ), Udal kultur zerbitzuarekin batera eta Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundiaren babesarekin Ugaoko Hiribilduaren 646. urteurrena antolatuko dute martxoan, adin guztientzako ekitaldi nagusi birekin: martxoaren 1etik 7ra Udal artxiboaren jatorrizko dokumentuaren erakusketa egingo dute. “Dokumentua, egun Bizkaiko Foru Aldundiko artxiboan dagoena, 1888ko errolda da eta bertan garaiko ugaotarren izen-abizenak agertzen dira, beste batzuen artean. Halaber, dokumentua eta erakusketa aprobetxatuz, museotik bisita gidatuak egitea aurreikusten da”, azaldu du Udalak argitaratutako prentsa ohar batean.

Martxoaren 6an jarduera ezberdinak antolatuko dituzte egunean zehar: 11:30ean Babarrun-jatea lehiaketa gastronomiko birtuala prestatuko dute: “Ugaotarrek euren etxeetan prestatuko dituzte babarrunak eta argazkia atera dezakete museoaren web orrira bidaltzeko. Parte-hartzaileen artean zozketa bat egingo da”, izan dira Udalaren hitzak. Egun berean umeentzako tailerrak egongo dira ere Jane Jauregian. Arratsaldez, 18:00etan txalaparta eta akrobazia ikuskizuna prestatuko du Urbasa taldeak, institutuko kirol pistan.

Ugaoko Babarrun-jatea 2019an // Oscar Millan

Presentziazko jarduera guztiek edukiera murriztua izango dute eta 1,5 metroko distantzia mantendu beharko da gainontzeko pertsonekin. Izen-ematea kultur-etxea.ugao@bizkaia.org helbide elektronikoaren bidez egin beharko da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak