→Ugao

Ugaok Udal ikastaro eta tailerren erakusketa birtuala antolatu du

Martxoaren 7an Ugaoko Emakume Ekoizleen Nekazaritza Azokaren 21. edizioa antolatu zuen Udalak Gorbeialde elkartearekin. Aurtengoa azoka berezia izan dugu eta egunean bertan azoka eta herritarren argazkiez osatutako lau panel erraldoiak jarri ziren arren, aurten ezin izan da udal ikastaro eta tailerretan egin diren lanen aurrez-aurreko erakusketarik prestatu.

Horregatik, Udalak ibilbide birtuala prestatu du ikasturtean zehar ebaketa eta jantzigintza, ziri parpaila eta puntu teknikak, eskulanak, Patchworking-a, marrazketa, pintura eta larruaren eskulangintza tailerretan egin diren lanak edonork ikusi ahal izateko.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak