→Ugao

Ikasturte berriko aisialdiko ikastaroetan izena emateko epea zabaldu du Ugaok

Eskulanak / Geuria

Ume eta gazteentzako margolaritza, umeentzako eskulanak, Patchworkinga, larruaren eskulangintza, ebaketa eta jantzintza, garapen pertsonala… eta bestelako ikastaroak prestatu ditu herriko kultura sailak. Interesdun bakoitzak gehienez ikastaro bitan izena eman dezakete, eta lekurik ez egotekotan itxarote-zerrenda batera pasako da. Segurtasun neurriak direla eta, ikastaro bakoitzean gutxienez zortzi ikasle egongo dira, eta gehienez 12. Izena emandakoen kopurua dagoen leku-kopurua gainditzekotan, zozketa egingo da herrian erroldatutakoen artean, eta kanpo geratuko direnak itxarote-zerrendara pasako dira era automatikoan.

Covid-19ak eragindako egoerara egokitutako hamar ikastaro hauek urriaren 5ean hasiko dira eta izena emateko epea irailaren 23ra arte zabalik dago (23a barne) eta izena emateko Jane Jauregian bete beharreko fitxa baten bidez egin ahal da, aldez aurretiko hitzordua eskatu eta gero. Interneten bidez egiteko aukera ere badago: bete beharreko fitxa Udaleko webgunetik deskargatu daiteke, kultura.ugao@ortzadar.es helbidera bidaliz. Onartuen zerrendak irailaren 24an argitaratuko dira.

 

Jane jauregiko ordutegiak

> Astelehenetik ostegunera, 08:30etatik 15:00etara eta 16:00etatik 18:30etara

> Ostiraletan 08:30etatik 15:00etara

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak