Gasteiztarrak Izaki Gardenak taldearen errepertorioa eskainiko du formatu akustikoan. Kontzertua Ugaoko Jane Jauregiko ganbaran izango da apirilaren 25ean (domeka), 18:30ean eta segurtasun neurri guztiak beteko ditu.
Izaki Gardenak
2012an sortutako taldea dugu Izaki Gardenak, Jon Basagurenen abestien bozgoragailua. Urte hartan Itsasargiak albuma argitaratu zuten eta geroxeago Amaieratik hasi (2013) eta Aurri Gara (2015) lanak publikatu zituzten. 2018an Dena Oskol diskoa kaleratu zuten, zortzi abestiz osatutako vinilo, CD eta mp3 euskarriko lana, Sevillako La Mina estudioan ekoiztutakoa. Dena Oskol ameriketako folketik urrundu eta soulerantz hurbiltzen den diskoa dugu. 2020an Oasia / Gorputz-adar mamua kaleratu zuten eta taldearen Bandcampean eskuragarri dago.
Ugaoko Jane Jauregiko kontzertuan Jon Basaguren izango dugu taldearen abesti horiek formatu akustikoan gogoratuz.
