→Ugao

Jose Luis Kortajarena hil da, Ugaoko alkatea 1991tik 2007ra

Josu Luis Kortajarena, gorriz, Ekaitz Mentxakak aginte makila 2015ean hartu zuenekoa // Utzitakoa

Atzo, maiatzaren 28an, Jose Luis Kortajarena Uribarri hil zen, Ugaon. Lau legegintzaditan jarraian Ugaoko alkatea izan zen Jose Luis, 1991tik 2007ra, EAJ alderdiaren ordezkari gisa. 2007an Izaskun Landaidak hartu zuen bere tokia eta horri egungo alkatea den Ekaitz Mentxakak jarraitu dio.

“Udaletxean hasi nintzenean bera zen alkate. Gauza asko ikasi nituen berarengandik, egun oraindik ere gogoratzen ditudanak. Behar izan dudan guztietan ondoan egon da beti”, dio Ekaitz Mentxaka alkateak: “Inoiz ez zaitugu ahaztuko. Egun handira arte Korta. Egun handira arte, alkate”.

Familiak horrela erabakita, agurra gertukoen artean emango zaio, eta hileta-elizkizuna egungo egoerak denok batzeko aukera ahalbidetzen duenean izango da, eskelan adierazten den moduan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak