Apirilaren 13tik 17ra bitartean Merzougako jaialdi internazioanalaren 5. edizioa ospatuko da Marokon. Bertan ariko da Ugaoko talde bat: Kebasque, arabiar eta euskal musika tradizionala eta rapa uztartzen dituen taldea. Haji Ouali, Ainize Perez eta Gorka Chamorro herritarrek osatzen dute taldea eta apirilaren 16an, igandez, joko dute jaialdian 18:30ean. Eurekin batera Arrigorriagako dantzari batek hartuko du parte: Diana. Kebasque taldeak berriki Yan-Anga abestiaren bideoklipa argitaratu du Youtuben.
