→Ugao

Langile bat hil egin da Ugaon zuhaitz batek harrapatuta

Gaur arratsaldean, 16:00ak aldera 51 urteko langile bat lan-istripu baten ondorioz zendu da Ugaoko Usila auzoan, zuhaitz batek azpian harrapatuta. Segurtasun Sailak azaldu du emergentzia zerbitzuak abisua jaso bezain pronto bertara hurbildu direla eta gizona suspertsen saiatu badira ere bertan zendu dela.

Gaur arratsaldean, 16:00ak aldera 51 urteko langile bat lan-istripu baten ondorioz zendu da Ugaoko Usila auzoan, zuhaitz batek azpian harrapatuta. Segurtasun Sailak azaldu du emergentzia zerbitzuak abisua jaso bezain pronto bertara hurbildu direla eta gizona suspertzen saiatu badira ere bertan zendu dela. “Gaur jakin dugu gure udalerrian langile bat hil dela bere eginkizunak betetzen ari zela. Inoiz gertatu behar ez lukeen zoritxarra. Nire doluminak senide eta lagunei. Goian bego”, izan dira Ekaitz Mentxaka Ugaoko alkatearen hitzak sare sozialetan adierazitako mezuan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak