Langile bat hil egin da Ugaon zuhaitz batek harrapatuta

Gaur arratsaldean, 16:00ak aldera 51 urteko langile bat lan-istripu baten ondorioz zendu da Ugaoko Usila auzoan, zuhaitz batek azpian harrapatuta. Segurtasun Sailak azaldu du emergentzia zerbitzuak abisua jaso bezain pronto bertara hurbildu direla eta gizona suspertsen saiatu badira ere bertan zendu dela.