→Ugao

Lau gizon atxilotu dituzte Ugaon, labana eta suzko arma batekin pertsona bat mehatxatu ondoren

Pasa den larunbateko iluntzean gertatu zen, Ugaon. Lau gizonek kalean zihoan pertsona bat mehatxatu zuten labana eta suzko arma bat erabilita. Gaueko 21:00ak inguru, mehatxua jaso zuen pertsonak Ertzaintzaren patruila batekin topo egin eta gertatutakoa azaldu zion, pertsona horien bilaketa has zezan.

Minutu batzuk geroago, delitua salatu zuen pertsonak berak, Ugaoko hilerriaren inguruan inplikatutako gizonetako bat aurkitu eta atxikitu zuen. Ondoren, Ertzaintza hilerrian bertaratu eta gaztea atxilotu zuen mehatxu delitua leporatuta.

Gau bereko 23:30etan, Ertzaintzak Arrigorriagako Udaltzaingoaren abisua jaso zuen, mehatxuarekin lotuta egon zitezkeen hiru gizon udalerriko taberna batean zeudela esanez. Jarraian, agenteak hara joan ziren eta gizonekoek deskribapenarekin bat egiten zutela egiaztatu ondoren atxilotu zituzten. Tabernan bertan, hurrengo egunean, Ugaoko gizona mehatxatzeko erabili ahal izan zuten arma laburra aurkitu zuten, baita bi telefono eta gerriko poltsa bat ere. Atzo arratsaldean lau atxilotuak epailearen esku geratu ziren.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak