→Ugao

M8aren aldeko 20 pintada kenduko ditu Ugaok hainbat espazio publikotatik

Martxoaren 8ko goizaldean Emakumeen Nazioarteko Egunaren aldeko 20 pintada agertu ziren herriko hainbat espazio publikotan: udaletxean, Gernikako enparantzako aldageletan, institutuan eta Zolloko tunelean, besteak beste. Udalak adierazi du ekintza horiek ugaotar guztien hiri-ondarea kaltetzeaz gainera, altzarien eta kaleen garbiketa ere kaltetzen dutela.

Pintadak Ugaoko hormetan // Ugaoko Udala

Martxoaren 8ko goizaldean Emakumeen Nazioarteko Egunaren aldeko 20 pintada agertu ziren herriko hainbat espazio publikotan: udaletxean, Gernikako enparantzako aldageletan, institutuan eta Zolloko tunelean, besteak beste. Udalak ekintza horiek salatu ditu “ugaotar guztien hiri-ondarea kaltetzeaz gainera, altzarien eta kaleen garbiketa ere kaltetzen dutelako”.

Udaletxeko fatxada // Ugaoko Udala

 

Pintadak, Ugaoko institutuan // Ugaoko Udala

 

Trenbideen tunela // Ugaoko Udala

Azken pintada hauez gainera, Ugaoko Udalak behin baino gehiagotan ezabatu ditu garbiketa-zerbitzuaren bidez espazio publikoetan egindako pintadak. Dagoeneko, pasa den otsailaren 8an Ugaoko institutuko Azaroaren 25eko murala aldarrikapen matxistez beteta agertu zen. Pintada horiek ikusi bezain pronto, Institutuko ikasle eta irakasleek eta baita Udal garbiketa-zerbitzuak pintadak ezabatu zituzten. Azken pintadak ezabatzeko eskaera egin du Udalak eta laster kenduko dituztela iragarri du.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak