→Ugao

Maria Riverok disko berria aurkeztuko du Ugaoko Udazken Musikatuan

Maria Rivero // MariaRivero.eus

Mice & Lenoir taldearen txanda igaro ostean (hilak 14) Maria Rivero zeberiotarrak kontzertua eskainiko du Udazken Musikatua zikloan, Tribu bandarekin batera azaroaren 28an, Ugaoko Jane Jauregian. Aukera paregabea izango da Parentesiak disko berria plazaratzeko (2020). Folk generoko zortzi pistako lan berri hau agoba Ormaetxeak ekoiztu du Bilboko Taom estudioetan eta Migue de la Rosa, Zuriñe Hidalgo eta Iker Laurobaren kolaborazioak jaso ditu. Diskoa Spotify eta YouTube plataformetan entzun daiteke, doan.

Parentesiak diskoaren azaleko irudia / Maria Rivero

“Informazioa gordetzeko erabiltzen diren puntuazio zeinuak dira parentesiak. Esplikazio zentzua duten esaldiak gordetzeko, informazioa argitu edota gehitzeko erabiltzen dira, besteak beste. Parentesi artean irakurtzen duguna ez da testu nagusia, baina honi erreparatzen ez badiogu, kasurik egiten ez badiogu, agian ez dugu testua bere osotasunean ulertuko. Horrelako zeozer da disko hau; agian ez da izango espero duzuena, eta ez dituzue topatuko ideia edota melodia konplexuegiak, baina, disko hau entzuten ez baduzue, ezin izango nauzue nire osotasunean ezagutu” Maria Rivero.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak