Memoria informazioa erregistratzeko, buruan gordetzeko eta gogoratzeko gaitasuna da, trebatuz eta praktikaren bidez hobetu daitekeena. Hala, Ugaoko Udaleko Gizarte Ekintza sailak, Zainduz Programarekin batera, honako ikastaro hau antolatu du: ‘Zelan hobetu gure memoria. Egunez eguneko bizimodua zailtzen duten memoria hutsune txikiak konpontzen ikasiz’. Horretan 60 urtetik gorako herritarrek parte hartu ahal izango dute.
Tailerra ‘Gure Etxea’ Jubilatuen eta Pentsiodunen Elkartean burutuko da. Maiatzean hasi eta ekainean bukatuko da. Zehazki, maiatzaren 6an, 13an, 20an, 27an eta ekainaren 3an, 11:30etik 13:00etara. Parte hartzeko interesa dutenek udaletxean eman dezakete izena edo 688 679 667 telefonora deitu eta Ana Vega antolatzailearekin inskripzioa lotu.
