Hilaren 20an Zoriontasunaren Nazioarteko Eguna izango da eta horren haritik Etxeratek motxiladun umeen eta haien gurasoen eskubideen alde iragarritako ekimen guztien alde dagoela iragarri du elkartearen webgunean. Etxetik urrun dauden euskal presoen seme-alaben egoerari konponbidea emateko aldarria plazaratuko dute hainbat herritan, izan ere, motxiladun umeak dauden horietan: “Algorta, Amurrio, Bilbo, Durango, Orio, Ugao, Urduña, Zornotza eta Zumaian izango dira mobilizazioak, eta Lasarte-Orian (martxoak 17) eta Elorrion (martxoak 18) lehenago”, azaldu du euskal preso eta iheslarien senide eta lagunen elkarteak.
Ugaon elkarretaratzera deitu dute martxoaren 20an (zapatu honetan), 12:00etan: “Elkarretaratze koloretsu eta animatua egin nahi dugu eta jendeari mozorratuta joateko eskatuko diogu”, azaldu dute elkartetik. “Puxikak, patineteak, motxilak… egongo dira eta umeek parte hartuko dute bertan”.
Martxoak 20
ZORIONTASUNAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Motxiladun umeen ta beraien gurasoen eskubideen alde egiteko eguna!🎈Lasarte(M17)
🎈Elorrio(M18)
🎈Algorta
🎈Amurrio
🎈Bilbo
🎈Durango
🎈Orio
🎈Ugao
🎈Urduña
🎈Zornotza
🎈ZumaiaDeialdiak: https://t.co/r1LG5wvq73 #Motxidalunumeak pic.twitter.com/WHdmy7CJ1D
— Sare #IzanBidea ↗️ (@sare_herritarra) March 16, 2021
